Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

 

Administrazio kontratazioa

eKontratazioa proiektua

1.- eKontratazioa Proiektuaren aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren eKontratazioa proiektuari buruzko informazioa.

Hizkuntza hauetan eskuragarri (euskara, castellano, english eta français):

 

2.- Kontratazio elektronikoaren araudia

AGINDUA, 2004ko abuztuaren 16koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, herri administrazioen kontratuen legedian jasotako zenbait prozeduren eta jarduketen izapidetze telematikoari buruzkoa.

3.- Administrazio orokorraren lehiaketa eta lizitazioetarako deialdiak      

 

Aukera honetan Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztien lehiaketa eta lizitazioetarako deialdiei buruzko informazioa ematen da, lizitazioen plegu administratibo zein teknikoak jaisteko aukera ematen dela ere.

 

4.- Osakidetzako lehiaketa eta lizitazioak

 

Aukera honetaz baliaturik Osakidetzako lehiaketa eta lizitazioetarako deialdiei buruzko informazioa eskuratu ahal da.

 

5.- Enpresen erregistro eta sailkapena

 

Aukera honek Eusko Jaurlaritzako Kontratisten eta Sailkapenen Erregistroak kontsultatzeko bidea ematen du.

 

6.- Hornitzaileei eskaerak

 

Aukera honen hartzaile bakarrak dira Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Erosketak eta Biltegia Zerbitzuaren enpresa hornitzaileen artean Erosketak eta Biltegia izeneko programa Internet bidez ezartzea onartu dutenak.

 

Programaren bitartez enpresa bakoitzak soilik ikusiko ditu berari dagozkion datuak (eginiko eskaerak, aribidekoak, amaitutakoak, ordaindutakoak, epez kanpokoak eta baliogabetuak).

 

Programan sartu ahal izateko beharrezkoa izango da dagokion kodea edukitzea, erabiltzailearena eta pasword-ekoa hain zuzen.

 

7.- Enkarte elektronikoa

 

 

Sistema honen bidez ondorengoak egin daitezke: administrazio-lehiaketetara eskaintzak bidali, kontratuak kudeatu eta birtual presentzia mahai kontratazio batzuetara.

 

8.- Jakinarazpen zerbitzua elektronikoa

 

EAEko Administrazioak igorritako jakinarazpen ofizialen sistema, izapide elektronikoko zerbitzuen erabiltzaileei (hiritarrei eta enpresei) eta beste administrazio aplikazioen barne-erabiltzaileei zuzendutakoak.

9.- Kontratisten erregistroa

 

Aukera honen bidez, EAEn izena ematea eskatu duten enpresak erregistratzeak dakartzan espediente-mota ezberdinen izapidetzea kudeatzen du Gobernuak. Hala nola: izen-ematea, berritzea, aldatzea, aldi baterako etetea eta baja.

 

Izena emanda duen enpresak dagokion ziurtagiria jasoko du.

10.- Enpresen sailkapena

 

Aukera honen bidez, EAEn sailkatzea eskatu duen enpresen sailkapenak dakartzan espediente-mota ezberdinen izapidetzea kudeatzen du Gobernuak. Hala nola: izen ematea, berritzea, luzatzea, aldatzea, etetea eta baja.

 

Sailkatutako enpresak dagokion ziurtagiria jasoko du, Euskal Administrazio Publikoaren enkanteetara aurkezteko balio duena.

11.- Kontratazio-espedienteak

 

Aukera honen bidez, Gobernuaren kontratazio-mahaiek beren eskumeneko kontratazio espedienteen izapidetzea kudeatzen dute. Prozesu guztian, gastu eta plegu espedientea zehaztea eta onartzea, lizitazioa, adjudikazioa, kontratua formalizatzea, kontratua eta ordainketak gauzatzea, epeak kontrolatzea eta bermea itzultzea.

 

12.- Kontratazio-espedienteak kontsultatzea

 

Eusko Jaurlaritzarekin kontratazio-espedienteak dituzten enpresei zuzendutako aukera.

 

Enpresa bakoitzak berari dagozkion espedienteei buruzko datuak baino ez ditu ezagutuko:

 

  • Espedientea bakoitzean egindako izapideak.
  • Enpresak emandako dokumentazioa.
  • Kontsultatutako espedienteari buruzko administrazioaren erabakiak.
  • Arlo bakoitzari buruzko informazio.
  • Adjudikazioak, etab.

 

Sartu ahal izateko, enpresa identifikatu egin beharko da, IZENPE, S.A.k identifikazioa ziurtatzeko emandako txartelaren bidez.

 

13.- Erosketa eta biltegien kudeaketa

Aukera honen bidez Gobernuak hauek egin ditzake: sailen material homologatuaren eskaerak kudeatu, aurrekontuaren kontrola eramateko; Eusko Jaurlaritzaren biltegiak kudeatu; "Hornitzaileei eskaerak" aukeraren esku jarri beharrezko informazioa; Gobernuaren kontabilitatearekin automatikoki lotutako hornitzaileei ordaindu; hornitzaileak aukeratzeko eta adjudikaziorako laguntza eman; kontsumoari buruzko azterketak egin; etab.

 

Azken eguneratzea: 2006/12/20