Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5339

EDIKTUA, 3223/2013 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 3223/2013 espedientea bideratzen ari dela Maria Soledad Ruiz Saiz zigortuaren aurka (NAN zk.: 13772482-J; eta helbide ezezaguna du gaur egun). Espediente horretan autoa eman zen 2014-11-05ean, eta honako hau dio:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 5a.

ERABAKIA

Maria Soledad Ruiz Saiz andreari gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 300 eguneko zigorretik 143 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori Vitoria-Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 64/13 betearazpenean ezarri zitzaion.

Jakinaraz bekio hori Vitoria-Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiari, Zigor Kodeko 88.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori agindu eta sinatu du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; horren fede ematen dut.

Maria Soledad Ruiz Saiz zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamalauko azaroaren hamarrean; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala