Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2014ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ANDRAMENDI IRAKASKUNTZAKO, KOOP. E. ETA ERAGINEZ, KOOP. E.
5468

IRAGARKIA, Andramendi Irakaskuntzako Koop. Elkartearen eta Eraginez Koop. Elkartearen arteko bategiteari buruzkoa (lehenak bigarrena bereganatuz).

Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak (aurrerantzean LEK) 79.6 eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuak 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau jakinarazten da:

Andramendi Irakaskuntzako Koop. Elkarteak (bereganatzailea) eta Eraginez Koop. Elkarteak (bereganatua) bakoitzaren egoitza sozialean 2014ko abenduaren 15ean ospaturiko ezohiko batzar nagusietan, aho batez Eraginez Koop. Elkartean eta aldeko % 85,87 botorekin Andramendi Irakaskuntzako Koop. Elkartean, hartu zutela bategite prozesua onartzeko erabakia, horrela lehenak bigarrena bereganatuz. Bategitea Euskadiko Kooperatiben Erroldan gordailatutako eta haren aldeko kalifikazioa duen bategite-proiektuan jasotako baldintzetan burutzen da, legeak eta estatutuek ezarritakoarekin bat etorriz.

Aldi berean, espresuki jakinarazten da baita ere, bategitean parte hartzen duten Kooperatiben bazkideek eta hartzekodunek duten eskubidea, lehenak Kooperatibatik banatzeko eta bigarrenak akordioei aurka egiteko, LEKaren 80 eta 81. artikuluetan ezarritakoa kontutan hartuz.

Beasain, 2014ko abenduaren 15a.

KONTSEILU ERREKTOREETAKO PRESIDENTEAK.


Azterketa dokumentala