76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1846
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Aitor Bengoetxea Alkorta jaunak gainditu egin duela 2023ko azaroaren 13ko Ebazpenak (2023ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Aitor Bengoetxea Alkorta jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8687**. Kodea: PLC8L1 – D00331-1. Jakintza arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea. Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I» «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko apirilaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.