Ondoren azaltzen den informazioak, Eusko Jaurlaritzak argitaratzearekiko duen jarduerari buruzko ikuspegia ematea du helburu, bere Argitalpen Zerbitzu Nagusian bildutako jardueran, hain zuzen.
Herri Administrazioaren argitaratze jarduerari buruzko Dekretuan jasotzen den oinarrizko arauditik hasita argitaratzeko dauden argitalpenen aurrerapen batean amaiturik, Administrazioak kaleratzen dituen argitalpenak eskuratzeko, nahiz salgunetan eta banatzaile ofizialei erosiz zein Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusian kontsultatuz, herritarrek behar izango duten informazio guztia eskura jartzeko ahaleginak egiten ditugu.
Horren osagarri gisa, jasotzen dira bai egun dagoen autonomia-araudia edota euskal argitaratze publikoaren arloko estatistika biltzen duen Agiritegi, Liburutegi, Dokumentazioa eta Argitalpenen arloko informazio ofiziala bai "Prentsa labur bilduma" atalean batzen diren gai honi buruzko berriak ere.
Informazio guztia aldizka eguneratzen da, datuen izaeraren arabera, alde batetik, hauetako batzuk iraungikorrak eta aldakorrak direlako, prentsa berriak bezala, eta bestetik, beste batzuk arreta handiz landu behar direlako, estatistikoen gisa.
Online erosteko zerbitzua abian jarri dugu eta Nola erabili online erosteko zerbitzua estekan aurkituko duzu zerbitzu horri buruzko informazioa.