Misioa:
“Administrazio berritzailea eta irekia sortzea, gizarteari kalitatezko zerbitzuak, eraginkorrak, efikaziadunak eta seguruak emango dizkiena, ingurunearekin elkarlanean eta herritarren parte-hartze aktiboa aintzat hartuta; hau da, pertsonak izango dira aldaketaren protagonista. Hori guztia, gainera, gobernantza-balio berriak oinarri hartuta egingo da, hots: irekia izatea, emaitzetara bideratutako orientazioa, gardentasuna eta berrikuntza”.

Ikuspegia:
“Euskadiko Administrazioa herritar arduratsuen eta gizartearen ongizatearen alde lan egiteaz harro dauden zerbitzu publikoko profesionalen arteko harreman-gunea”.
Berrikuntza Publikoaren Plana jaitsi (PDF, 7,8 Mbytes.)
Proiektuen laburpen-fitxak jaitsi (PDF, 2,8 Mbytes.)
Helburu estrategiakoak:
- 1. helburua: Administrazio eraginkorra
Hainbat bide erabiliz (aurrez aurrekoa, telefonoa, Internet...) eskura daitezkeen kalitatezko zerbitzuen eskaintza garatzea.
- 2. helburua: Administrazio irekia
Gardentasuna, parte-hartzea eta Administrazio publikoarekiko lankidetza sustatzea.
- 3. helburua: Administrazio efizientea
Administrazio-kudeaketan, efizientzia hobetzea; horretarako, erakundea egokitu, prozedurak erraztu eta teknologia eguneratu behar da.
Ildo eta Ardatz Estrategikoak:
- 1. ardatz estrategikoa: Administrazio elektronikoa
1. ildoa: Zerbitzu elektronikoak garatzea
2. ildoa: Administrazio elektronikoaren plataformaren bilakaera
3. ildoa: Araudiaren egokitzapena
- 2. ardatz estrategikoa: Administrazio irekia
4. ildoa: Interneteko presentzia-eredua hobetzea
5. ildoa: Herritarren arreta hobetzea
6. ildoa: Gardentasuna eta parte-hartzea areagotzea
7. ildoa: Administrazioen arteko lankidetza-esparru egonkorra garatzea
- 3. ardatz estrategikoa: Administrazio berritzailea
8. ildoa: Berrikuntza eta ezagutzaren kudeaketa sustatzea
9. ildoa: Politika publikoak ebaluatzeko kultura sustatzea
10. ildoa: Kudeaketa-bikaintasunaren esparru bat garatzea
11. ildoa: Antolaketa eta giza baliabideak
- 4. ardatz estrategikoa: Berrikuntza teknologikoa
12. ildoa: Sistema korporatiboen bilakaera
13. ildoa: Azpiegitura teknologikoak modernizatzea
14. ildoa: IT kudeaketa-ereduaren definizioa
Ildo estrategiko bakoitzeko proiektuak:
Antolaketa-eredua
PIP-aren antolaketa-eredua ondoko administrazio atalek osatzen dute, planaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen direnak:
- Zuzendaritza Batzordea
- Herri Administrazio sailburuordea
- Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria
- Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria
- Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria
- EJIE elkartearen zuzendari nagusia
- Funtzio Publikoaren zuzendaria
- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aholkularia
- Koordinazio Batzordea
- Herri Administrazio sailburuordea
- Funtzio Publikoaren zuzendaria
- Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria
- Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria
- Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria
- Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria
- Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria
- Aurrekontu zuzendaria
- Sailetako Zerbitzu zuzendariak
- Jarraipen Batzordea
- Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria
- Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria
- Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria