
EBAZPENA, 2012ko apirilaren 30ekoa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2012. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko estatu gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.
Laugarrena.- Deialdi hauetan baloratzeko merezimendu orokorrak dira Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioen erregistroan ebazpen honen egunean kreditatuak eta inskribatuak; kontuan hartuko den merezimenduen banan-banako zerrenda da Araubide Juridikoaren Sailburuordetza Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) dagoena. Lehiakideek ezin izango dute beste egiaztagiri gehigarririk aurkeztu, ezta epaimahaiak bestelako balioespenik egin ere.
Laugarren ebazpenak dioenez, ondoren, azpieskala/kategoriaren arabera merezimendu orokorren banan- banako zerrendak argitaratu dira: