Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agurra

Ongi etorria ematen dizuet Justizia eta Herri Administrazio Saileko Web orri berrira. Honekin, informaziorako, parte hartzerako, zuen kritika eta iradokizunetarako gune irekia eskaintzen dizuegu. Jaurlaritza honen helburuetako bat, hain zuzen ere, horixe da, Administrazioaren ateak herritarrei irekitzea, beraien gaien kudeaketari buruzko informazio guztia helaraztea eta beraien iritziak entzutea. Bi gauza horietarako Web orri bat bezain tresna aproposak gutxi dira.

Orain darabilzuen honetan, internautak sail honetan egiten dugunari buruzko informazio zehatza aurki dezake baita horren egileak nortzuk garen ezagutu ere. Laburbilduz, gure etxe birtuala bisitatu nahi duten guztiei eskaini nahi diegu eman ahal dizkiegun zerbitzuen baita erabilgarri izan dakiekeen informazio guztiaren erakusleiho bat. Ahalik eta modu erraz eta atsegingarrienean antolatzen ahalegindu gara, baita erabiltzaile zein dauden sistema guztiek erabiltzeko modukoa egiten.

Aurrean dugun erronka da informazio teknologien erabilpena normalizatzea, herritarra eta Euskal Administrazioaren arteko harremana errazagoa eta arinagoa izan dadin. Horretarako, Saileko langile guztien esperientzia eta ardura aintzakotzat ditugu.

Nahi duguna da Justizia eta Herri Administrazio Saileko jarduera gardena izan dadin, gure kudeaketa erakustea. Helburu horrekin, Web honen bidez herritarrek aukera izango dute gure konpromisoak betetzeko, arazoak konpontzeko eta gure zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko dugun ahaleginean ematen ditugun urratsak egunero jarraitzeko.

Baina, batez ere, dugun asmoa da herritarrekin etengabeko komunikaziorako bide bat ezartzea eta, horretarako, horien parte hartze, iritzi eta iradokizunak ezinbestekoak ditugu. Horiek guztiak arretaz irakurriko ditugu eta, ziur nago, herritarrekiko zerbitzua eta arreta hobetzen lagunduko digutela.

Eskerrik asko zure bisitagatik eta agur bero bat.

 

Idoia Mendia Cueva
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

 

Azken eguneratzea: 2010/11/30