OHARRA
INFORMAZIO-OHARRA
Funtzio Publikoko sailburuordearen 2012ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bitartez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agindu zen, 2011an egindako zerbitzuak berriro barematu ondoren, EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Akordioaren 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea eman zen.
Jarri diren errekurtsoak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aginduek ebatzi ondoren eta geroago aipatzen diren lan-poltsetan gertatu diren aldaketen ondorioz, honako lan-poltsa hauek argitaratzen dira:
|
511550 |
WEB KUDEATZAILEA |
|
000700263 |
MANTENIMENDUKO TEKNIKARIA |
|
000799337 |
HEZITZAILEA |
|
A05EU |
ADMINISTRARIEN KIDEGOA |
|
A07EU |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
|
A03EU |
ADMINISTRAZIO –KUDEAKETAKO KIDEGOA |
BERRIA:
EBAZPENA, 2012KO Otsailaren 6koa, Funtzio Publikoaren Sailburuordearena, 2011n eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzen duena.
LAN-POLTSAK
Indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak, 2011an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, (EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Akordioaren 26. artikulua).
Galdera ohikoenak (pdf, 31,1KB)
Araudia: