Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Azken eguneratzea: 2012/02/06

Urtez urteko joerari jarraituz, iaz ere igo egin zen Justizia Administrazioan euskaraz eta gaztelaniaz atera ziren dokumentuen kopurua, eta guztira % 35era iritsi zen

Urtez urteko joerari jarraituz, iaz ere igo egin zen Justizia Administrazioan euskaraz eta gaztelaniaz atera ziren dokumentuen kopurua, eta guztira % 35era iritsi zen. Urte batetik besterako aldea esanguratsua bada, are gehiago 2011 urte barruan izandakoa, urtarrileko %30etik abenduko %44rako jauzia egin baitzen.

Datuak askoz hobeak dira JustiziaBat aplikazioa bakarrik hartzen baldin badugu kontuan, eta horrek itxaropentsu izatera eramaten gaitu, EJ aplikazio zaharra ordezkatzen denean askoz datu hobeak izango ditugulako.

Bestalde, aipatzeko modukoa da herritarrek zuzenean jasotzen dituzten ereduetan (zitazioak, jakinarazpenak, errekerimenduak) ikusten direla emaitzarik onenak. Jakinarazpenen kasuan, esate baterako, herritarrek jasotzen dituzten ia guztiak dira elebidunak.