Sailen eta Herritarren Arretaren arteko harremaneredu horri laguntzeko, beharrezkoa da aldaketa kudeatzeko plan bat egitea, bertan informazio eta komunikazioekintzak jasotzeko, batez ere.Pertsonak aldaketen aurrean uzkur agertzeko arriskua murrizten lagundu behar dute ekintza horiek.
Nolanahi ere, komunikazio eta informazioekintza horiek ezin dira aldian aldikoak izan; aitzitik, 5.1. proiektuaren (Sailen eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzaren arteko gaur egungo harremanereduaren bilakaera) ekimenak burutzen diren aldi osoan zehar egin beharko dira.
Beste aldetik, ezinbestekoa da Zerbitzuan talentua mantentzeko behar diren mekanismoak definitzea. Horretarako, denboran jarraitua izango den trebakuntzaplana zehaztuko da, herritarren arretan ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko behar diren gaitasunak eta ezaguera egokiak sustatzeko.
Denak