• Abian jartzea Euskadiko Administrazioen arteko lankidetza sustatu eta koordinatzeko
aukera emango duen tresna.
• Abian jartzea 3 talde sektorial, gutxienez.
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013
Proiektuaren muina zera da: Euskadiko Administrazioen arteko lankidetza artikulatzeko antolakuntzatresna bat eratzea.
Hasiera batean, Batzordea izango da, baina gai hori proiektuak berak eta parte hartuko duten Administrazioek erabakiko dute. Tresna horretan organo nagusi bat eta talde sektorialak egongo dira,
interes erkideko gaiak aztertzeko (adibidez, administrazio elektronikoa).
Ildo estrategiko honen barruan dauden jarduerak aipaturiko tresna horretan kokatuta egotea aurreikusten da.
Tresnak webatari bat izan beharko du, taldeen jarduerak bultzatu eta informazioa eta dokumentuak trukatzeko balioko duen lankidetzarako tresna gisa. Jardunaldiak eta topaketak antolatzeko aukera emango dute beste jarduera batzuek.
Honako hauek dira proiektuaren azpiproiektuak:
7.1.1. Lankidetzarako antolakuntzaeredua zehaztu
7.1.2. Lankidetzarako atari bat abian jarri
7.1.3. Euskadin Administrazio elektronikoaren behatokia sortu
Eusko Jaurlaritza
Foru Aldundiak
Udalak